ukanduna
Pertsona fisiko edo
juridiko horrek ordaindukoaren, kanbio-letraren edo endosatzeko moduko beste balore baten edukitza du.
usukapioa / usukapitzea
Jabetza edo eskubide erreala eskuratzea, legeak ezarri baldintza eta epeetan.
Adibidea. Norbaitek jabe gisa (nahiz eta benetako jabea izan ez), titulu zuzenarekin eta onustez, ondasun higiezinaren erabilera badu 10 urtetan zehar, erabiltzaile hori zuzenean jabe bihurtzen da. Ez badu titulu zuzenik ez onusterik, jabe gisa 30 urtetan zehar erabiltzeak berarekin dakar usukapio bidez jabe bihurtzea. Ondasun higigarrien kasuan, epeak desberdinak dira.
Usukapioa zuzenekoa bada ere, eskuarki epailearen adierazpena behar da, aitortua izan dadin.